Bou Bizkaiak ez du hutsik egin gaur herrian, eta Bermeo Hiriko Bandera irabazi du 20:06.92ko denborarekin; 19 segunduko abantaila atera dio Hondarribiari. Hala, hurbilago dauka bihar erabakiko den San Migel liga. Hiru puntuko abantaila dute Jon Salsamendiren mutilek.

Arraunerako arratsaldeĀ zaila izan da gaurkoa, haizeak gogor jotzen zuen.Ā Lehen metroetan, Hondarribia izan da nagusi.Ā Hala ere, pixkanaka, bermeotarrak
Ā aldea murrizten joan dira, eta hirugarren luzean aurretik jarri dira.
Bihar, 12.00etatik aurrera, XLII El Corte Ingles BanderaĀ jokatuko dute Portugaleteko uretan. Han erabakiko da nor izango denĀ San Miguel Ligako irabazlea.