Santa Kurtze eguna ospatuko dute Bizkaiganen, domekan
Urtero legez, artzain txakurren lehiaketa egingo dute arratsaldean. Goizeko mezaren ostean, trikitilari eta bertsolariek girotuko dituzte Bizkaiganeko ermita ondoko inguruakEguaztenean izan zen Santa Kurtze eguna, baina Errigoitiko Bizkaiganen domekan ...
Urtero legez, artzain txakurren lehiaketa egingo dute arratsaldean. Goizeko mezaren ostean, trikitilari eta bertsolariek girotuko dituzte Bizkaiganeko ermita ondoko inguruak
Eguaztenean izan zen Santa Kurtze eguna, baina Errigoitiko Bizkaiganen domekan ospatuko dute jaia. Goizean zein arratsaldean, jai giroa izango da nagusi Errigoitiko auzo horretan. 11:00etako mezaren ostean, trikitixa, txistu eta txalaparta doinuek girotuko dute goiza. Musikariek ez ezik, goizari punttua jarriko diote bertsolariek ere. Arkatiz Estiballes, Julen Ibarguengoitia Julenpo eta Xabier Arriaga Txiplas izango dira domekan bertsotan.Arratsaldean, berriz, bost artzainek parte hartuko dute artzain txakurren lehiaketan. 17:00etan hasita, txapelagatik lehiatuko dira Aitor Urien eta bere txakur Jak (Kelpie australiar arrazakoa); Azkorbe eta bere txakur Txati (Gorbeia arrazakoa); Joxe Urien eta haren txakur Xarpa (Gorbritx arrazakoa) eta Xabier Arriaga Txiplas eta bere txakur Zoli (Border Collie arrazakoa).