«Momentu honetan nire lekua World Tourrean dago»
Espainiako Vuelta amaitu berri, Pello Bilbao denboraldiko azken probak ari da prestatzen, hurrengo urtean egon daitezkeen aldaketei begirik kendu gabe.
«Nire lekua zein den jakiten ikasi dut; nire aukerak aintzat hartzen ditut orain »Vuelta bezalako probetan gauza askok baldintzatuko dezakete emaitza, baina, zein da zure kasuan gehien baldintzatzen zaituena? Nire kasuan erorikoak izan dira gehien baldintzatu nautenak. Azken finean, 21 egunean osasunez ondo igotea da gakoa. Oso zaila da hiru astez guztiz osasuntsu egotea; azkenean, forma oso onean zaudenean erraza delako gaixotasunen bat hartzea, edo kontrakturaren bat izatea. Aurtengo Vuelta ez da izan salbuespena. Lasterketa luzeetan garrantzitsuena morala altu mantentzea da. Txarto zaudela pentsatzen duzunean oso zaila da horri buelta ematea. Turkiako Itzulia noso ondo zenbiltzan, baina osasun arazoak zirela eta lasterketa utzi behar izan zenuen. Lasterketa hura denboraldiko momentu onenean izan zen, Euskal Herriko Itzuliaren ostean, eta forma onean nengoela. Gainera, oso gustura hartzen dudan lasterketa da, eta oso bideratuta neukan sailkapen nagusia irabazteko.Taldea ere indartsu zegoen, lasterketan ondo ari ginelako moldatzen. Esan daiteke garaipena kontrolpean genuela, baina inoiz ez dakizu noiz etor daitezkeen arazoak, eta azken egunera arte ez dago garaipena ziurtatzeko modurik. Nolakoa da Nairo Quintana, Alejandro Contador eta txirrindulari onenen parean lehiatzea? Urte asko daramatzat haiekin lehiatzen, lasterketa garrantzitsuenetan ez bada, txikoagoetan topo egiten dugu ere; geroz eta erosoago sentitzen naiz. Hala ere, argi dago errespetu puntu bat ematen duela haien parean joateak. Azkenean, baldintza berdinetan ari gara konpetitzen, haien soldatek gureekin zerikusirik ez duten arren. Hala ere, ni kontziente nahiz nire helburuak zeintzuk diren, eta badakit haiena baino garrantzitsuagoa dela nire betebeharra, eta, horregatik, ez dut inolako arazorik beharrezko ikusten dudanean eskulekua sartzeko edo nire lekuan mantentzeko; bakoitzak bere funtzioak ditu. Gainera, guk ez dugu beraiek duten presio mediatikoa. Ikusita Bilboko etapan jendea gure gainean nola zegoen, ez dut imajinatu nahi Contadorrek egunero izan dezakeen presioa; jendea zoratu egiten da haien atzetik.
«Emaitzek WorldTourrera itzltzen lagunduko didatela uste dut »Zeintzuk dira hurrengo lasterketak? Italian klasika batzuk egingo ditugu, eta denboraldi honetako azkena Tour de Vendee izango da, urriaren 2an, Nantesen (Frantzia). Hiru urte eman dituzu Caja Rural taldean. Bertan jarraitzeko asmoa duzu? Oso hurbil dago datorren urtean zer egingo dudan erabakitzeko momentua, baina momentuz ez dut ezer konfirmatu nahi, kontratua sinatuta egon arte ez dagoelako jakiterik zer gertatuko den. Momentuz ez daukat ezer ziurtatuta. Nire ustez, momentu honetan nire lekua WorldTourrean dago, goreneko sailkapeneko talde batean;. Hori da nire asmoa, urte guztia horretan lanean egon naiz, eta emaitzek WorldTourrera bueltatzen lagunduko didatela uste dut. Beraz, hori da nire asmoa hurrengo urterako. Beraz, zure burua beste maila batean ikusten duzu orain. Azkenean norbera jakitun izan behar da bere maila zein den, eta non sentitzen den erosoago. Euskaltelen egon nintzenean apur bat kostatu zitzaidan maila horretara moldatzea. Kategoria horretan bat-batean txirrindulari profesional bezala hastea ez da batere erreza, exijentzia maila oso altua da. Hala ere, ondo etorri zaizkit Caja Rural taldean eman ditudan hiru urteak. Maila bat beherago e gon naiz, baina urte hauetan txirrindulari bezala hobetu egin naizela uste dut. Dena den, momentu honetan sentitzen dudana da orain dela mailaz igotzeko unerik aproposena.