Lapatzan eta Ogeian bihar egitekoak ziren zabor bilketa urrira atzeratu dute
Ia bi metroko olatuen iragarpena dela eta bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta Eako Udalak.
Urriaren 8an egingo dutela jakitera eman dute.
Antolatzaileen esanetan, partaideen segurtasuna lehentasuna delako hartu dute atzeratzeko erabakia. Hirugarren aldiz olatuengatik bertan behera geratuko balitz, arratsalderako antolatuta zegoen adituen hitzaldia data berri horretan egingo litzateke.
Izan ere, hasiera batean abuztuaren 19rako antolatu zuten ekimena, baina, orduan ere itsasoaren egoera txarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten.