II. Ornitologia maratoia egingo dute Madariaga dorretxean
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Madariaga dorretxea Euskadiko II. Ornitologia maratoia hartuko du, urriaren 1ean, eta parte hartu gura dutenek izena eman behar dute. Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Espainiako Ornitologia Elkarteagaz, Basquetouregaz...
Ingurumen hezkuntzarako jarduera bat da dakarrena, eta hegaztiak behatzeaz gozatzeko ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da helburua. Jakinarazi dutenez, edonork parte har dezake maratoian.
24 orduko iraupena
Parte hartzeko, info@torremadariaga.org helbidean eman behar da izena. Maratoiaren oinarriak www.torremadariaga.net eta www.birdcenter.org atarietan eskura daitezke.
24 orduko iraupena izango du: 2016eko urriaren 1a, egun osoa: aurreko gauerdian hasi, eta egun horretako gauerdira arte. Taldeek libreki erabaki ahal izango dute noiz hasi eta noiz bukatu.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan antzemandako hegaztiak bakarrik sartuko dira emaitzen zerrendan.