Jasone Agirre EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua Bermeon izan da gaur. Santa Eufemia eguneko azoka bisitatu du eta Gaztelun egin duten jaian parte hartu du, herritarrekin batera. Bermeora, bertako herritarren “premiak eta ardurak bertatik bertara ezagutzera” etorri dela esan du.
Santa Eufemia eguneko azoka bisitatu du Jasone Agirrek
Turismoaz aritu da gaur Bermeon Agirre: “Bermeok, Urdaibaik edo Bizkaiak ez dute behar herrian aberastasunik utziko ez duten proiektu turistiko edo azpiegitura erraldoirik. Eusko Jaurlaritzak aurretik jarri behar ditu herritarrak; arrantzaleak, sareginak, kontserberetako langileak…hori da guk gura dugun jaurlaritza”.
Eh Bilduk “jendearentzat eta jendeagaz gobernatuko duen jaurlaritza” gura duela esan du gaur Bermeon Agirrek.