Bermeok CD Vitoriaren aurkako derbia dauka domeka eguerdian
Bermeok CD Vitoria talde gasteiztarraren kontra lehiatuko du 2016-2017 denboraldiko 4. jardunaldia domekan. 12:00etan hasiko da lehia, Betoñon.Emaitza onekin hasi du denboraldia talde bermeotarrak; orain arteko jardunaldietako bat bera ere ez du galdu...
Emaitza onekin hasi du denboraldia talde bermeotarrak; orain arteko jardunaldietako bat bera ere ez du galdu. Eta ondorioz, 3. mailako 4. multzoko sailkapeneko bigarrena da.
Alaves B da gaur gaurkoz sailkapen buru, 9 puntugaz. Bermeo eta SCD Durango zazpina puntugaz berdinduta daude.
Orain arteko hiru jardunaldietatik bi irabazi, eta beste batean berdinketa eskuratu zuen talde bermeotarrak.
Joan den asteburuan 1-0 irabazi zuen etxean Ondarroako Aurreraren kontra. Bigarren jardunaldian 0-1 irabazi zion Santutxuri, eta lehen jardunaldian bana berdindu zuen etxean Basconiagaz.