Eneko Etxabururen ongietorri jaia ospatuko dute bihar
Eneko Etxaburu Markuerkiaga preso ohiaren ongietorri jaialdia ospatuko dute bihar Ondarroan.DJ Elepuntoren, Paranoiaren eta Tuboskabiren doinuek beteko dute Musika Plaza, 21:00etatik aurrera.Hain zuzen ere, bederatzi urteren ostean igoko dira agertokir...
DJ Elepuntoren, Paranoiaren eta Tuboskabiren doinuek beteko dute Musika Plaza, 21:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, bederatzi urteren ostean igoko dira agertokira Tuboskapi talde ondarrutarreko kideak. 2007ko maiatzaren 26an jo zuten azkenengoz, Ondarroako Gaztetxean, eta 2008an kaleratu zuten diskoa.
Arrazoi horiengatik guztiengatik ospakizun berezia izango da. Berezia eta bakarra izango da. Beste kontzerturik emateko asmorik ez baitute momentuz. «Zeinek esango zigun bederatzi urteren ostean bueltatuko ginenik! Urte hasieran batu ginen taldekideok, eta Eneko libre geratzen zenerako kontzertua antolatzea erabaki genuen», azaldu du Aitor Agirre taldekideak.
Taldearen diska bakarrean bildu zituzten bederatzi abestiak joko dituzte, eta zelan ez, euskal talde ezagunen bertsiorik ere ez da faltako, Betagarri edo Skalariak taldeenak, esate baterako.
Ospakizun berezia izango da, eta jai giroan herritar asko batzea espero dute.