Ibon Goieaskoetxearen protestaren berri emateko sinadurak biltzen hasi dira
Busturiarra Valenceko espetxeko bizi baldintza gogorrak eta euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko ari da protestan. Gernika-Lumoko Arrano tabernan ari dira sinadurak jasotzenValenceko espetxeko bizi baldintza gogorrak salatzeko protestan daude...
Busturiarra Valenceko espetxeko bizi baldintza gogorrak eta euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko ari da protestan. Gernika-Lumoko Arrano tabernan ari dira sinadurak jasotzen
Valenceko espetxeko bizi baldintza gogorrak salatzeko protestan daude Ibon Goieaskoetxea preso busturiarra eta Aletxu Zobaran preso gorliztarra. Haien protestaren berri emateko, sinadura bilketa hasi dute.Hain zuzen, Frantziako Justizia Ministerioari, Lyoneko Espetxe Zerbitzuen zuzendaritzari eta Valenceko espetxeko zuzendariari eta zuzendariordeari bidaliko dizkiete gutunak.
Goieaskoetxeak eta Zobaranek Frantziako Estatuak euskal preso politikoei ezartzen dien sakabanaketa salatu nahi dute protesta horregaz.
24 espetxetan sakabanatu dituzte, eta jaioterrietatik urruntzeak familiei eragiten dien izugarrizko kostu ekonomikoa, bidaiek eragiten duten desgaste fisikoa eta istripuak izateko arriskua neurrigabekoa dela salatu nahi dute.
Horretarako, mitardean daude komunikazio greba mugagabean, eta euren familiekiko inkomunikazioa ia erabatekoa da; are gehiago, kanpo munduarekiko ia erabat isolatuta daudela salatu dute.
Gutun horretan azaltzen duten legez, orain arte euskal preso politiko bat bera ere ez dute Valenceko espetxera eraman, eta Frantziar Estatuan euskal preso politikoen kopurua nabarmen jaitsi den honetan, Goieaskoetxea eta Zobaran hara eramateak euskal militante politikoen sakabanaketan eta beraien familiengandik urruntzean sakontzea dakar».
Barikuan elkarretaratzea
Horregatik Goieaskoetxearen eta Zobaranen eskakizunak ahalik eta arinen kontuan hartzeko eskatuko diete sinatzaileek aipaturiko hiru instituzioei.
Halaber, barikurako mobilizazioak deitu dituzte Gernika-Lumon. 19:30ean, Merkurion.
Sinadurak Gernika-Lumoko Arrano tabernan jasoko dituzte. Bestalde, Ondarroan ere gutun bilketa egingo dute barikuan, Alde Zaharrean lehenengo eta Musika Plazan ondoren.