Hemendik aurrera
Xistera zirkuituko partidak Mexikon ere ikusteko aukera egongo dela iragarri dute. Mexikoko
Canal 10 telebista katearekin lortutako akordioari esker, Mexikoko hego-mendebaldeko estatuetan zirkuituko partida guztiak ikusteko aukera egongo da, urte amaierara arte.
Ibon Urreisti Xisterako presidentearen iritziz
akordioa “oso garrantzitsua” da. “Ilusioz beterik gaude denok; zuzendariak, txapelketa guztietan oso motibatuta aritu diren pilotariak eta baita zesta-punta munduan gaudenok ere. Atlantikoko beste aldean partidak telebistaz emateko aukera izateaz gain, hitzarmen honekin Amerikan gu jarraitzen gaituztela, eta gure zirkuituari esker, modalitate hau berriro mugitzen ari dela nabaritzen da”.
Saio berriarekin Canak 10-ek bi herrialdeen arteko lotura kulturalak indartzearen aldeko
apostu sendoa egin du. “Xisterak gazteekin egiten duen lana goraipatu nahi dugu, eta akordio hau lehen urrats bat izan daiteke”.
Xistera zirkuituko sailkapen fasea, Mutrikun. Argazkia: Xistera
Mexikoko kateak azaldu duenez, itunaren barruan
2016ko abenduaren 31 arte probaldia egingo dute, eta tarte horretan publikoaren interesa eta harrera aztertuko dira. “Mexikon pilotari eta afizionatu asko daude, herrialde honetan nazioartean garrantzia handiagoa izan duen modalitateak (zesta-puntak) historia handia dauka. Hori dela eta, publikoaren aldetik programak harrera ona izatea espero dugu”.
Zuzenean ez eze, telebista kate mexikarrak partidak eta jaialdiak irarririko emanaldi modura ere emitituko dituela jakitera eman du. Era berean, herrialde horretan bizi diren pilotari profesionalak izandakoekin harremanetan dago katea, eta, hala, horien azalpenekin eta iritziekin aberastu ahal izango dituzte saioak.