Lehen mailan Athleticegaz debuta egin du Kepa Arrizabalaga ondarrutarrak
Real Club Deportivoren aurkako neurketa osorik jokatu du. Arrizabalagak egindako lana azpimarragarria izan da, eta zerikusi handia izan du taldearen denboraldiko lehen garaipeneanDomeka egun handia izan zen Kepa Arrizabalaga atezainarentzat. Harrobiko ...
Real Club Deportivoren aurkako neurketa osorik jokatu du. Arrizabalagak egindako lana azpimarragarria izan da, eta zerikusi handia izan du taldearen denboraldiko lehen garaipenean
Domeka egun handia izan zen Kepa Arrizabalaga atezainarentzat. Harrobiko jokalari ondarrutarrak Athleticegaz lehen mailan lehen minutuak jokatzeko aukera eduki zuen, Ernesto Valderderen agindupean. Eliteko futbolean ohikoa ez baldin bada ere, dirudienez, Athleticeko entrenatzaileak taldeko hiru atezainak txandakatzea erabaki du aurten.26 zenbakiagaz zelairatu zen Real Club Deportivoren aurkako neurketan, eta partida osorik jokatu ahal izan zuen. 0-1 irabazi zioten etxeko taldeari Riazor (Coruña, Espainia) futbol zelaian, eta horrenbestez, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen talde zuri-gorriak.
Protagonista
Athleticeko arduradunek nabarmendu dutenez, partida gogorra izan zen, alde bietatik ahalegin handikoa. «Deportivok ekimena izan du, batez ere lehenengo zaitan, baina aldegeletatik bueltan gure taldeak balio gehiago izan du, aldeko markagailuagaz baloia gehiago gordetzeko buru hotza falta zaion arren».
Arrizabalagak nabarmendu duenez, pozik dago atzo egindako debutagaz. Ondarrutarra partidako protagonista nagusietako bat izan zen, eta bere lana azpimarratzekoa.
Konfiantza handiagaz eta lasai ikusi zen atepean, eta bikain erantzun zuen; besteak beste, arrisku handiko gol aukerak ziurtasun handiagaz gelditu zituen, eta zehaztasun handiko sakeak egin zituen.