Lamera bete jende, merezitako harrera beroa egiteko
Lameran ehunka bermeotarrek egin zieten harrera beroa Urdaibaiko arraunlariei, domeka iluntzean. Arraunlariak bandera hartuta, jendetza zeharkatu eta agertokira igo ziren, bertan herri guztiagaz poza partekatzeko. Hirugarren urtez jarraian, herritarrek...

Lameran ehunka bermeotarrek egin zieten harrera beroa Urdaibaiko arraunlariei, domeka iluntzean. Arraunlariak bandera hartuta, jendetza zeharkatu eta agertokira igo ziren, bertan herri guztiagaz poza partekatzeko. Hirugarren urtez jarraian, herritarrek zein udal ordezkariek egindako lanagatik zoriondu eta eskerrak eman zizkieten. Emozio handiko uneak bizi izan zituzten, eta Jon Salsamendi entrenatzaileak Bermeo herri berezia dela nabarmendu zuen beste behin.