Jose Sagarna Ocerin-Jauregi Jose Sagarna Uriarteren iloba da, eta Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaileak maiatzean egin zion Gernikako epaitegiari deklarazio hori hartzeko
eskaera.
Sagarna Ocerin-Jauregik bere osabaren hilketa salatuko du. Jose Uriarte apaiza zen. Bizkaiko mendietan tropa frankistek preso eraman zuten, eta fusilatu egin zuten, 1936ko urrian, epaiketarik egin gabe.
Gernika-Lumoko Udalak biktima horri eta haren senideei elkartasuna adierazi die. Bestalde, barikuan elkartasuna modu baketsuan adierazteko dei egin die gernikarrei, 11:45etik aurrera, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean.
Frankismoko krimenen biktimen artean, Busturiko calzada sendiari ere deklarazioa hartu izan die Maria Servini epaileak. Hain zuzen,
2014ko maiatzean Busturiko Julen eta Elisa Calzada neba-arrebei deklarazioa hartzera etorri zen argentinarra, Gernika-Lumoko epaitegira. 1937. urtean Busturian fusilatu zuten haien aita, Doroteo Calzada.