Uda bukatzear egon arren jaiak ez dira bukatu, izan ere gaur bertan
Muxikako Ariatza auzoan jaietan murgilduko dira. 20:30etan pregoia botako du Atxelipe txokoko lehendakariak; ondoren txupina botako dute, domekararte iraungo duten sei eguneko jaiei hasiera emanez. Ostean, ohikoa den legez,
makailau jana eta porra txapelketa egingo dituzte, iluntzean.
Bihar, Santa Kurtze egunean meza nagusiarekin hasiko dute eguna, ondoren pintxo eta trikitilariei tartea emateko. 18:00etan Briska txapelketa ere egingo dute, irabazleentzako dirusariekin.
Eguena berriz, herri bazkaria egiteko eguna izango da. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena txokoan. Hala ere, giroa bazkaldu aurretik hasiko da, 11:30etan, Ariatzako koralak abestuko duen arimen aldeko mezarekin. Ostean, poteoa eta pintxoak egongo dira trikitilariekin.

Urtero egiten dute Saragiaren hilketa, jaiak bukatzeko (Argazkia: Javier Ramos)
Barikuan astebururako motorrak hasiko dira prestatzen,
gauean egingo duten sardinada, bertso saio eta kontzertuarekin. Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Asier Galarza eta Ibai Amillategi izango dira bertsoen arduradunak, eta hauen ostean Nebian taldekoek emanaldia egingo dute.
Zapatuan berriz, paella txapelketa izango da eguneko gaia. Goizetik hasiko dira herriko koadrilak, paellarik onena nork egiten duen frogatzeko. Hori eguerdian izango da, eta iluntzean jaiak jarraitu egingo du Ariatzako Otxotearen emanaldiarekin eta Dirty Riders taldearen kontzertuarekin.
Ohi bezala, Saragiaren hiletagaz agurtuko dituzte jaiak muxikarrek. Hilaren 18an izango da, domekan, 13:30ean. Egun berean, eta horren aurretik,
meza nagusia eta Ibarruriko Baso Txoritxo dantza taldearen saioa izango dira aukeran.
Egitaraua, egunez egun
Gaur
-20:30. Pregoia Atxelipe txokoko lehendakariaren eskutik eta txupin jaurtiketa.
-20:45. Bakailao jana; tartean, trikitilariak.
-23:00. Porra txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 50 euro eta txapela; bigarrenarentzat 30 euro eta gazta bat; hirugarrenarentzat 20 euro eta txanpan botila bat;?laugarrenarentzat 10 euro eta txanpan botila bat. Izena ematea: Hiru euro.
Bihar, Santa Kruz eguna
-11:30. Meza nagusia, Ariatzako Koralak abestuta. Ostean, pintxoak eta poteoa.
-18:00. Briska txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 150 euro eta txapelak; bigarrenarentzat 80 euro eta gazta bana; hirugarrenarentzat 50 euro; laugarrenarentzat 25 euro. Izena ematea: Zortzi euro.
-Ostean, txokolate jana.
Irailak 15, Eguena
-11:30. Arimen aldeko meza., Ariatzako koralak abestuta.
-Ostean, poteoa eta pintxoak.
-14:30. Herri bazkaria.
Irailak 16, barikua
-20:30. Sardina jana.
-Ostean bertso saioa: Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Asier Galarza etaIbai Amillategi.
-Ondoren, kontzertua: Nebian.
Irailak 17, zapatua
-12:00. Paella prestaketa.
-15:00. Herriko kuadrilen arteko paella lehiaketa.
-20:00. Ariatzako Otxotearen emanaldia.
-21:30. Kontzertua: Dirty Riders.
Irailak 18, domeka
-11:30. Meza nagusia, Ariatzako koralak abestuta.
-Ostean, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldea.
-13:30. Saragiaren hilketa.