Atzoko beroari aurre egiteko hitzordu hoberik ez zuten Bermeoko umeek, eta askok ez zuten hutsik egin. Lamerako kioskora hurbilduta ezin hobeto ibili ziren bits artean. Adin guztietako umeak batu ziren apar festan.
Hainbat ume bertaratu ziren atzo Lamerara
Bitsa gainetik kentzeko, berriz, Herri Babesekoek hodi malguak erabilita ura jaurti zuten.
Iluntzean, play back erraldoia egin zuten Lamerako agertokian. Lehenengo umeak atera ziren agertokira, eta horien ostean nagusiak.
Ume bat play back txapelketan parte hartzen
Txosna Batzordetik jakinarazi dutenez, gaur arratsalderako iragarrita dagoen eguraldi txarragatik, umeentzako puzgarriak Artza frontoian jarriko dituzte, eta ez Ongintza kalean. Gauerako aurreikusita zeuden kontzertuak, berriz, bihar egingo dituztela azaldu dute.
Tor Magoaren ikuskizuna eta txokolatada, berriz, euria bada, Gizarte eta Kultura Etxean egingo dituzte.
Gaurko egitaraua:
16:30 – 19:45. Umeentzako puzgarriak, frontoian.
19:00. Magia ikuskizuna Tor Magoagaz, Irakaskintza kalean. Ondoren, txokolatada Irakaskintza kalean. Zeliakoentzako be txokolatea egongo da.
[ATZERATUTA] 20:00. F.I.T.A. eta Tximino taldeen kontzertuak txosnetan.