Partaideetako bat erori, eta izterrezurra apurtu zuen zapatuko proban. Ondorioz, kategoria gehienetan kanporaketa txanda bakarra jokatu zuten.
Argazkia: Gernika Off Road.
MX Elite kategorian, Ander Valentin nafarra izan zen azkarrena, 22 minutu 57 segundo eta 583 ehuneneko marka lortuta. Joan Cros (23:13.394) eta Fransec Mataro (23:19. 703) katalanak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Kategoria horretan, MX-2 Senior atalean Nil Bussot katalana izan zen azkarrena (sailkapen orokorrean laugarren geratu zen, Valentinengandik minutu bat, hiru segundo eta 161 ehunenera sailkatuta). Haren atzetik sailkatu ziren Pablo Elizalde eta Jon Idiakez.
Era berean, Joan David Rosell izan zen MX-2 Junior atalean azkarrena (sailkapen orokorrean zortzigarrena, irabazlearekiko buelta bateko aldeagaz). Aitor Aguillo eta Jon Zuazo sailkatu ziren Rosellen atzetik.
Klasikoen kategorian Nicolas Mietton nagusitu zen, hamalau minutu, hamasei segundo eta 156 ehuneneko denboragaz. Jeroni Ribes izan zen bigarrena, Mietonengandik 48 segundo eta 580 ehunenera sailkatuta. Pedro Jose Piedrak osatu zuen podiuma, lehenengoarekiko 58 segundo eta 051 ehuneneko aldeagaz.
Beteranoen artean Sergio Gutierrez izan zen azkarrena, 23 minutu, hogei segundo eta 892 ehuneneko marka lortuta. Alberto Maciasek eta Eduardo Gonzalezek osatu zuten podiuma. Macia Gutierrezengandik 21 segundora sailkatu zen, eta Gonzalez 58 segundo eta 975 ehunenera.
18 azpikoen kategoriako lehena Eric Tomas izan zen, 23 minutu, 41 segundo eta 892 ehuneneko denboragaz. Pablo Lastra sailkatu zen bigarren (24:25.109) eta Alex Olaeta ibarrangelutarra izan zen hirugarrena (24:57.134). Halaber, Unai Gerrikaetxebarria gernikarra sailkatu zen Olaetaren atzetik (25:05.605).
Diego Torrijo nagusitu zen Promesen kategorian, eta Yelco Romerok eta Unai Larrañagak osatu zuten podiuma. Kimuetan, berriz, Pablo Gutierrez gailendu zen, eta Gilen Albisua eta Asier Urkiola sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Argazkia: Gernika Off Road.