Ibon Goieaskoetxearen protestaren berri emateko sinadurak bilduko dituzte
Valenceko espetxeko bizi baldintza gogorrak salatzeko protestan dira Ibon Goieaskoetxea preso busuriarra eta Aletxu Zobaran preso gorliztarra. Haien protestaren berri emateko, sinadura bilketa hasi dute. Hain zuzen, hiru Frantziako Justizia Ministerioari, Lyoneko Espetxe Zerbitzuen zuzendaritzari eta Valenceko espetxeko zuzendariari eta zuzendariordeari bidaliko dizkiete gutunak.
Goieaskoetxeak eta Zobaranek Frantziako Estatuak euskal preso politikoei ezartzen dien sakabanaketa salatu nahi dute protesta horrekin. 24 espetxetan sakabanatu dituzte eta jaioterrietatik urruntzeak familiei eragiten dien izugarrizko kostu ekonomikoa, bidaiek eragiten duten desgaste fisikoa eta istripuak izateko arriskua neurrigabekoa dela salatu nahi dute. Horretarako, mitardean daude komunikazio greba mugagabean, eta euren familiekiko inkomunikazioa ia erabatekoa da; are gehiago, kanpo munduarekiko ia erabat isolatuta daudela salatu dute.
Gutun horretan azaltzen duten legez, orain arte euskal preso politiko bat bera ere ez dute Valence-ko espetxera eraman eta, Frantziar Estatuan euskal preso politikoen kopurua nabarmen jaitsi den honetan, Ibon eta Alejandro hara eramateak euskal militante politikoen sakabanaketan eta euren familiengandik urruntzean sakontzea dakar.
Horregatik guztiagatik, Ibon Goieaskoetxea eta Alejando Zobaranen eskakizunak ahalik eta arinen kontuan hartzeko eskatuko diete sinatzaileek hiru instituzioei. Barikurako mobilizazioak deitu dituzte Gernika-Lumon. 19:30ean batuko dira, Merkurio iturrian.
Sinadurak Gernika-Lumoko Arrano tabernan jasoko dituzte.