Domekan XX. Nekazal Azoka egingo dute Mendatan
Euskal Oiloaren erakusketa orokorraz gain, baserritarren produktuak dastatzeko eta eskulanak erosteko aukera egongo da. Idi proba desafio bat ere egingo dute ander zarragaDomekan XX. Nekazal Azoka ospatuko dute Mendatan. Bi hamarkada daramatzate baserr...
Euskal Oiloaren erakusketa orokorraz gain, baserritarren produktuak dastatzeko eta eskulanak erosteko aukera egongo da. Idi proba desafio bat ere egingo dute ander zarraga
Domekan XX. Nekazal Azoka ospatuko dute Mendatan. Bi hamarkada daramatzate baserritantzako egun berezi hori antolatzen, eta hori dela eta, ekintza bereziak prestatu dituztela aurreratu du antolatzaile lanetan ari den Idoia Malleak.Aurtengo berezitasun gisa, Yandiola jatetxeko Ricardo Perez sukaldaria egongo da bertan salgai dauden produktuekin zuzeneko Show Cocking bat egiten. «Bertako baserritarren produktuen balioa azaleratzeko ekintza izango da», azaldu du Malleak.
Bertakoak eta exotikoak diren atzerriko hainbat animaliaren erakusketa ere egongo da.
Hala ere, azokako erreginaEuskal Oiloa izango da. Bertoko oiloen bost arrazak izango dira ikusgai: oilo zilarrak, lepasoilak, marradunak, beltzak eta gorriak. Guztira mota horietako 400 bat hegazti erakutsiko dituzte. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herriko bazter guztietatik etortzen da jendea bertako arrazaren bila.
Animalietaz gain, udaletxe aurrean 30 postu inguru jarriko dituzte, baserritarren nekazal produktuak eskuratu ahal izateko; besteak beste, ardi eta ahuntz gazta, patea, eztia, kontserbak, txakolina, ogia, taloa eta txorizoa, euskal pastela eta Mendatako mendi martxako kamisetak salgai egongo dira. Frontoian ere eskulanak saltzen dituzten hamar bat saltoki jarriko dituzte.
Txarri okelaren pintxoak
Eguerdi partean, burduntzian erretako txerria dastatzeko aukera ere izango dute nekazal azokan biltzen direnek. Zapatu arratsaldean jarriko dute sutan, domekan, 12:15etik aurrera, txerri okelaren pintxoak bisitarientzat prest egon daitezen.
Probazaleek ere zegaz gozatu izango dute. Izan ere, 12:30ean hasita, idi probak jokatuko dira. Aurten, Paresiko Iturbe anaiak, Gatikako Jon La Cruzekin neurtuko dira, Mendatako probalekuan.
Konpromisoa
«Lorpen handia hogei urtez jarraian egun hau antolatu izana», azaldu du Malleak. Izan ere, beste urte batez, lehen sektoreagaz daukaten konpromisoa erakutsiko du Mendatak, baserritarrei egun berezi bat eskainiz.