Urdaibai kopako laugarren proba (bosgarrena eta azkena hilaren 25ean egingo dute Foruan) lehiatu, eta mendi martxak egingo dituzte domekan.
Lasterketarako
83 korrikalarik eman dute izena.
320 pertsona daude
martxa luzean izena emanda, eta
87 pertsonak egingo dute martxako ibilbide
laburrena.
Gauerdian amaitu da aurretik izena emateko aukera, baina,
domekan bertan ere izena emateko aukera egono da. Izan ere, proba bakoitzeko gehienezko parte hartzaile kopurua ez dute bete. Martxa luzean 400 parte hartzailetan ipini dute muga, eta laburrean eta lasterketan, 200 partaidetan.
Oraindik izena eman ez dutenek, lasterketan zein martxa luzean parte hartu gura dutenek 14 euro ordaindu beharko dituzte. Martxa laburra egitera doazen nagusiek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 6 euro ordaindu behar dituzte.
10:30etatik aurrera, korrikalariek
17 kilometroko lasterketa burutuko dute, besteak beste, 970 metroko desnibelari aurre eginda.
Martxa luzea 15 kilometrokoa da, eta
laburrak, ostera,
6 kilometro ditu. 09:30ean irtengo dira ibilbide luzeko partaideak Gaztelu-Zar elkartearen paretik, eta martxa laburrekoek 10:45ean dute irteera-ordua.
Ibilbidean zehar hornidura lekuak egongo dira, eta amaieran parte hartzaile guztientzat luntxa jarriko dute.
Era berean, lasterketaren zein martxen partaideak herriko frontoian dutxatu ahalko dira.