Mathias Frank suitzarrarengandik 14 segundora sartu da Caja Rural taldeko gernikarra, Alto Mas de la Costa-ko helmugan. Bilbaoren aurretik, Leopold Konig sailkatu da bigarren 06 segundora, eta Robert Gesink hirugarren 11 segundora.
Azken atsedenaren osteko etapan, sailkapen orokorrean liderrak diren Nairo Quintana, Chris Froome, Esteban Chaves eta Alberto Contador elkarrekin sartu dira, 177,5 kilometro izan dituen etaparen bukaeran.
Pello Bilbaok
seigarren postua ere lortu zuen, Bilbon bukatuzen hamabigarren etapan, eta orokorrean oso maila ona ari da erakusten, bere hirugarren Espainako Vueltan.