Ibon Iparragirreren egoeraren berri emateko batzar irekia egingo da
Iparra Galdu Baik plataformak deituta, Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixorik dagoen preso politikoaren inguruko batzar informatiboa egingo da gaur, 19:00etatik aurrera, Kofradia Zaharrean.Plataformako kideek nabarmendu dutenez, batzarra irekia izang...
Plataformako kideek nabarmendu dutenez, batzarra irekia izango da, eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Aurreratu dutenez, Iparragirreren egungo osasun egoeraren berri emango dute bertan, eta era berean, etorkizunean martxan ipini nahi diren kanpainen eta beste hainbat konturen berri ere emango dute.
Gaineratu dutenez, plataformak era batera edo bestera laguntzeko prest dauden herritarren laguntza ere behar du. «Ibon eta larriki gaixo dauden presoen eskubideen aldeko mobilizazio kanpaina berri bategaz hastekoak gara laster, eta horretarako jende gehiagoren beharra dugu nahitaez».
Otegi eta Iriartegaz
Bestalde, gaixorik dauden hainbat presoren senideak Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriartegaz elkartu ziren astelehenean. Ibon Iparragirreren ama bilera hartan egon zen, eta beragaz batera, Txus Martin, Gorka Fraile, Josetxo Arizkuren, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Aitzol Gogorza, Jagoba Kodo, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxebarria eta Garikoitz Arruarteren senideek ere parte hartu zuten. Eurekin batera, Etxerat elkarteko ordezkariak ere izan ziren.
Batzarrarean, hain zuzen ere, gaixorik dauden euskal presoen egoeraren inguruan informazioa senideengandik era zuzenean jasotzeko aukera izan zuten Otegik eta Iriartek, eta euskal presoen gaia lehen lerroan mantentzeko konpromisoa hartu zuten EH Bilduren izenean.