Eñaut Zubikarai atezainak Zeelanda Berriko ligan jokatuko du
Zeelanda Berriko Auckland hiriko (hiririk handiena) Auckland City lehen mailako futbol taldeak fitxatu du Eñaut Zubikarai. Beraz, denboraldi honetan Ramon Tribulietx entrenatzaile katalanaren esanetara ariko da 32 urteko atezain ondarrutarra.Futbol ta...
Futbol taldea 2004an sortu zen arren, Ozeania guztiko talderik indartsuena da gaur egun; taldeak sei aldiz irabazi du liga (2005, 2006, 2007, 2009, 2014 eta 2015). Nazioarte mailan ere hainbat garaipen eduki ditu: FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa (hirugarren geratu zen 2014an), Ozeaniako Txapeldunen Liga (7 aldiz: 2006, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015) eta OFC Presidentearen Kopa (2014. urtean).