Egurrezko jolasekin eta uragaz gozatu dute umeek euren egunean
Bainujantziak eta uretako oinetakoak jantzita, uragaz eta bitsagaz olgetan ibili dira umeak. Idi dema egon da eliza aurrean, Bikandiren eta Artolaren animalien arteanAntzar eguneko mugimendu handia albo batera utzita, askoz lasaiago ibili ziren atzo le...
Bainujantziak eta uretako oinetakoak jantzita, uragaz eta bitsagaz olgetan ibili dira umeak. Idi dema egon da eliza aurrean, Bikandiren eta Artolaren animalien artean
Antzar eguneko mugimendu handia albo batera utzita, askoz lasaiago ibili ziren atzo lekeitiarrak. Umeek hartu zuten plaza; eurena izan zen, batez ere, atzoko eguna.Egurrezko jolasak izan zituzten goizean, eta uraren eta bitsaren jaia arratsaldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak jantzita, txirristan behera, pilota barruan eta xaboizko ponpak egiten ibili ziren.
Barrakak ere doan izan ziren goizean, eta hainbat bider ibiltzeko aukera aprobetxatu zuten.
Idi dema
Plaza umeen txokoa izan bazen, idiena bihurtu zen eliza aurrea. Idi dema egon zen eliza aurreko galtzadarrian. Karmelo Bikandi eta Enrike Artolaren animaliek parte hartu zuten norgehiagokan. Bikandiren idi bikotea atera zen plazara lehenengo, eta ondoren, Artolarena. 20 minutuko lana egin zuten 2.000 kiloko harriagaz.