Urte berezia dute aurtengoa herriko hiru kultur taldek; Bermeoko Abesbatza (60 urte), Alkartasuna Dantza Taldea (40 urte) eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa (10 urte) urteurrenak ospatzen ari dira. Arrain Azokan batu ziren hirurak, eta bat eginda, emana...

Urte berezia dute aurtengoa herriko hiru kultur taldek; Bermeoko Abesbatza (60 urte), Alkartasuna Dantza Taldea (40 urte) eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa (10 urte) urteurrenak ospatzen ari dira. Arrain Azokan batu ziren hirurak, eta bat eginda, emanaldi politak eskaini zituzten herriko hainbat lekutan. Zapatuan, elkartu egin ziren berriro, oraingoan, Artza frontoian, eta elkarregaz prestatutako ikuskizun berezia eskaini zuten:
Bermio dalako gure mundue. Sarrera guztiak agortuta, txiki geratu zen Bermeoko pilotalekua. Istorio bat antzeztuta, kanturako eta dantzarako aukera eduki zuten hiru elkarteetako kideek. Ikuskizun hunkigarria bezain polita izan zen zapatukoa, eta horren emaitza izan zen bertaratutakoen txalo zaparrada. Une bereziak bizitzen jarraituko dute hiru taldeek; izan ere, Bermeoko Udalak atzo jakinarazi zuen hiru kultur talde horietako ordezkariak izango direla gaur hasiko diren Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako txupinaren aurretik ikurrina jasoko dutenak.