Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute Pilates ikastaroan. Udalak antolatuta, irailaren 19an hasiko da, eta 2017ko ekain bukaera arte iraungo du.

Saioak ordubetekoak izango direla jakinarazi du udalak, eta astean egun bitan emango dituzte: astelehen eta eguaztenetan, 16:45tik 17:45etara, Gizarte Lokalean. Prezioa 12 eurokoa izango da hilean, eta hiru hilabetekoa ordainduz gero, 35 eurokoa. Izena emateko, udaletxera jo behar da, edo deitu. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da.