Kataluniako gastronomia eta kultura erakutsiko du Visca la Terra egunak
Olaia Zabalondo
Busturialdea
Visca la Terra eguna antolatu dute datorren zapaturako, Diadaren bezperarako. Hain zuzen ere, herriko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan egingo dituzte ospakizunak. Bermeon bizi diren katalanek eta Askapenak elkarlanean antolatutako eguna izango da.
Herrialde katalanetako gastronomia eta kulturaz gozatzeko aukera eskainiko du, hain zuzen ere, Visca la Terra egunak. 17:00etatik aurrera batuko dira, txosnagunean. 22:00etan, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute, eta horren ostean, kontzertuak egongo dira, Lameran. Brigada Improductiva, Arkada social eta Itziarren semeak taldeen musikaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehengo eta bigarren taldeen artean, Cabrilesko (Herrialde Katalanak) Peluts de Foc taldearen Correfoc ekitaldia egongo da. Ekitaldi horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da ondo babestuta joatea, «kotoizko arropekin gorputz guztia estalita, oinetakoak ondo lotuta eta burua estaltzeko txapela edo zapia».
Mozioa udalbatzarrean
Bestalde, Bermeon bizi diren bizilagun katalanek, Kataluniaren erabakitzeko eskubideari babesa emateko mozioa aurkeztu dute udalean, eta azken osoko bilkuran aho batez onartu zuten.
Herriaren babesas gain, babes instituzionala «garrantzitsua» dela uste dute bertoko katalanek: «Kanpotik interesarekin bizi dugu prozesua, eta ezinbestekotzat hartzen dugu prozesuari babesa ematea, Kataluniatik kanpoko instituzio publikoek ere Kataluniaren legitimitatea emateko eta haren erabakitzeko eskubidea goraipatzeko».
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.