Gernikako EH Bilduk zinegotzi liberatua proposatuko dio udalari
Irati Bidaurreta izango da koalizio abertzaleak udalari aurkeztuko dion hautagaia. Euskal Udal Lege berriak egindako gomendioari jarraituz egingo dute eskaria Ander ZarragaAgintaldiaren lehen urte honetan gobernuak erakutsitako jarrerak informazioa esk...
Irati Bidaurreta izango da koalizio abertzaleak udalari aurkeztuko dion hautagaia. Euskal Udal Lege berriak egindako gomendioari jarraituz egingo dute eskaria Ander Zarraga
Agintaldiaren lehen urte honetan gobernuak erakutsitako jarrerak informazioa eskuratzea eta proposamenak egitea ezinezko bilakatu duela adierazi du EH Bilduk. Horregaz egoeragaz amaitzeko eta kontrol jarduera errazteko, oposizioan lan egingo duen zinegotzi liberatu bat izendatzea proposatuko du.Hain zuzen, Irati Bidaurreta proposatuko dute horretarako, udaletik burutzen duen lanaren informazioa eskuragarri jar dezan, bai oposizioarentzat bai eta herritarrentzat ere.
EH Bilduk proposamena zabaltzeko atzo egin zuen agerraldian adierazi duenez, herriari «bizkarra emanda» gobernatzen du udal gobernuak. Behin eta berriro salatu duten egoera hori aldatzen ez dela ikusita, irtenbide bakarra jarduera osoan ariko den zinegotzi liberatu bat jartzea dela erabaki dute.
Liberatu horrek oposizioaren presentzia ziurtatuko luke Gobernu Batzordean eta Batzorde Informatiboetan.
Modu horretan, «populistak» bezala deskribatu dituzten agerpenez haratago, erantzunik ez duten gaien inguruan herritarrek informazioa jaso ahal izateko lan egingo dutela adierazi dute koaliziokoek.
Udal Gobernuak duen informazioa biltzeaz eta sailkatzeaz arduratuko litzateke, herriarekin partekatuz. Horretarako, eta ‘ateak zabaldu’ filosofiari jarraituz, EH Bilduren udal bulegoa ere herritarren eskura jarriko lukete: harrera, informazioa eta laguntza gune bezala, eskariak bideratzeko, kexak aurkezteko eta elkarte zein eragileen ekimenak udalera eramateko bitartekari lanak egin ahal izateko.
Legeak bermatuta
Orain hilabete batzuk indarrean sartu zen Euskal Udal Lege berria. Horretan jaso denez, oposizioaren lana errazteko eta parte hartzea bermatzeko, jarduera osoan arituko den oposizioko zinegotzi liberatuaren figura izendatzeko egiten duen gomendioan oinarritu da EH Bildu.
Proposamena behin publikoa eginda, udalari aurkeztuko diote osoko bilkuran eztabaidatzeko.
Soldatak berdinduta
Ekainean egin zuten osoko bilkuran, EH Bilduko ordezkariek udal partaideen soldatak gehiegizkoak diren kezka azaldu zioten udal gobernuari. Ildo horretatik jarraituz, eta liberatu berri horrek herriari kostu gehigarririk ez suposatzeko, gaur egun lau soldatetan gastatzen dena bost pertsonen artean banatzea proposatuko dute. Horrek liberatuen soldatetan %20ko murriztea ekarriko lukeen arren, «soldata duinak» mantenduko lira- tekeela dio EH Bilduk, «eta oposizioak udalaren kudeaketan era justuagoan parte hartzea bermatuko luke».