Canduela, Antzar Jokoan nagusi
Giro ona izan zen nagusi atzo, Lekeition. Sei altxaldigaz Apuraten potineko Ignacio Canduelak egin zituen altxaldi gehien buruagaz. 84 potinek hartu zuten parte jaian84 potinek parte hartu zuten, atzo, Lekeitioko Antzar jaian. 85 kuadrillak izena emand...
Giro ona izan zen nagusi atzo, Lekeition. Sei altxaldigaz Apuraten potineko Ignacio Canduelak egin zituen altxaldi gehien buruagaz. 84 potinek hartu zuten parte jaian
84 potinek parte hartu zuten, atzo, Lekeitioko Antzar jaian. 85 kuadrillak izena emanda bazeukaten ere, azkenean, atzera bota zen Lekeitioko bat eta ez zen, 12:00etan hasi zen zozketara azaldu.Apuraten potineko Ignacio Canduelak egin zituen altxaldi gehien buruagaz. Guztira sei eta berarentzat izan zen bai ete ere altxaldi gehien egin zuenearen saria. Horrela, 600 euro eta txapela eraman zituen etxera.
Urtero legez, antzarraren harrapatzaileak banan-banan igo ziren plazako kioskoan jarri zuten pisu gainera, gehienez 75 kilo zituztela bermatzeko. Harrapatzaileagaz batera azaldu ziren kioskora kuadrilla bakoitzeko arduradunak zozketako zenbakia ateratzeko. Zorteak hala erabakita, Zakilo izan zen, atzo, antzararen bila ateratzen lehenengoa, eta .
Portuko uretara atera ziren 84 potinetatik 61 izan ziren lekeitiarrak, beste bi Lea-Artibaikoak eta 21 kanpotarrak. Gehienek, oraindik, antzar naturala harrapatzea aukeratu bazuten ere, igoera nabarmena izan du aurten, Antzartek-ek. 32 kuadrillak aukeratu dute polimerozko antzarra, iaz 19 izan ziren.
Emakumeen parte hartzeak ere gorantz egin du azken urteetan. 18 emakume izan dira aurten antzarraren bila atera direnak.
Jai handia portuan
Antzartek antzarrak aukeratu zituzten potinak izan ziren lehenengoak Antzar jokoan parte hartzen: lehenengo hogeirak lekeitiarrak, Lea-Artibaiko bat eta kanpokoak besteak. Bost-sei altxaldi ere egin zituzten harrapatzaileetako batzuk. Janguer or die potinekoak, esate baterako, sei altxaldi egitea lortu zuen. Sastarrak kuadrillako Aitor Garagarzak, berriz, kendu zuen lehen burua.
Giro ona izan zen nagusi, atzo Lekeition. Egunari zegokion kolore urdinez jantzi ziren lekeitiarrak eta goizetik atera ziren kalera.
Irailaren 5a astelehena zela nabaritu zen. Izan ere, ez zen egon azken urte bietako jendetsa handirik. Hala ere, antzar jaiak iraun bitartean moila eta portua bete beteta egon ziren. Antzarak ikusteagaz gainera, bainua hartzeko ere aprobetxatu zuten ikusleek zegoen beroari aurre egiteko.
Eskupilota finalak
Lekeitioko San Antolin jaietako Akarregi Txapelketako finala ere jokatu zen atzo, Santi Brouard frontoian. Altunak eta Rezustak garaipen argia eskuratu zuten Irribarria eta Zabaletari 22 eta 14 irabazita.
Rezusta nagusi izan zen atzean, eta asko jo zuen. Altunak berriz, tantoak errematatu zituen aurrean. Horrela, bigarren zati bikain bat eginez, erraz nagusitu zen bikotea.
Finaleko partidagaz gain, beste bi partidak osatu zuten Antzar Eguneko karteldegia. Berasaluze II-ak eta Aretxabaletak 22 eta 10 irabazi zieten Ezkurdia eta Barriolari lehenengoan. Partida horren amaieran, omenaldi txiki bat eskaini zioten Pablo Berasaluzeri eta zutik jarri zen publikoa Berrizko pilotaria txalotzeko. «Eskuak, besoak eta bihotza zabalik» eskertu zion Lekeitioko herriak tantoz tanto, partidaz partida eta jaialdiz jaialdi sortu duen zirrara. Lore sorta eta oroigarria eman zioten opari.