Gazteei zuzendutako
Lana bilatzea lana da programaren baitan, hirugarrenez egingo dute enpresa ideia lehiaketa. Horren bitartez, Busturialdean ekintzailetza kultura hedatu gura dute, lana eta aberastasuna sortu, ekonomia sustatu eta enpresa proiektu onenak saritu.
Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago; beti ere, aurkeztutako enpresa ideia Busturialdean kokatuta badago.
Proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 11 izango da, (14:00etan). Izen-emote fitxa beteta aurkeztu beharko da, eta, aparteko gutunazal batean, ideia aurkezten duen gaztearen edo gazteen datuak: NAN fotokopia, Curriculuma eta aurkeztutako ideiaren titulua.
Proposamenak Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ), Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoak edo Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzuak (Urremendi LGE) dituzten bulegoetan aurkeztu behar dira.
Enpresa ideia proposamen denen artean hiru sari emango dituzte. Lehenengo saria 3.000 eurokoa izango da, bigarrena 2.000 eurokoa eta lehen sektorearekin zerikusia duen idediarik onenak 1.000 euroko saria hartuko du.
2015eko lehiaketan, ontzietan segurtasuna hobetzeko
‘Sotapatroi’ proiektuak hartu zuen sari nagusia. Lehiaketaren lehenengo edizioan Ekintzaileentzako
Ikaskuntza Bidaiak-ek jaso zuen lehenengo saria.