Zapatuko Nekazal azokan jakitera eman zituzten aurtengo lehiaketaren saridunak.
Txangurru izan da epaimahaikoen iritziz etxebizitzen ataldean atari dotoreena izan duena, eta Bedaronako Elorrixa baserriko ataria saritu dute baserrien atalean.

Txangurru.
Mertxe izan da etxebizitzetako bigarren saria eskuratu duena, eta baserrietan, berriz, Olagortako Astei baserria sailkatu da bigarren.
Irabazleek herrian gastatzeko 100 euroko bonua jaso dute, eta bigarren sailkatuei 50 euroko bonua eman diete.

Astei baserria.
Parte hartze handia izan da aurtengo Lore Artean lehiaketan. 59 herritarrek parte hartu dute, horietatik 46 baserrien atalean, eta 13 etxebizitzetan.