
Euskal selekzioko kide den arrolapetarrak Montanan (Ameriketako Estatu Batuak) jokatu zen proban podiumean sartzea lortu zuen barikuan.
34 minutu eta 20 segundoko denboragaz Laura Orguek irabazi zuen lehia, eta Zorroza harengandik bi minutu eta hamasei segundora sailkatu zen. Cynthia Arnold izan zen bigarrena, irabazlearengandik 41 segundora sailkatuta.
Bestalde, zapatuan munduko kopako
Run the rut sky lasterketan 9.postua eskuratu zuen.
Probaren amaieran, pozik eta egindako lanagaz gustura zegoen: “Esperientzia izugarri polita. Hasieran martxan jartzea kostatu zait eta azken hiru kilometroetan asko sufritu dut. Hala ere, asko gozatu dut, oso polita izan da lasterketa!”.