Bermeoko Erraldoien Konpartsako kide Joseba Batizen arabera, “primeran” joan zen zapatuko erraldoikada: “Eguraldia lagun izan genuen eta jende pilo bat ibili zen erraldoien atzetik, ume zein nagusiak”. Beraz, “oso pozik” daudela azaldu du.

Erraldoiak Portuzarrean dantzan. Argazkilaria: Txebi Arriaga
10. urteurrena ospatzen ari da aurten Bermeoko Erraldoien konpartsa. Hori dela eta, bigarrenez, antolatu zuten zapaturako erraldoikada; lehenengoa, 2007an egin zuten.
Bost konpartsa ibili ziren Bermeoko kaleetatik: Deustuko Ondalan, Santurtziko Mendialde, Donostiako Irrintzi, Iruñako Sanduzelai eta Bermeoko Erraldoien Konpartsako
Anton,
Josefin,
Lorentzo eta
Mari erraldoiak. Guztira, 30 erraldoi batu ziren izugarrizko giroa sortuta.
Alde Zaharrean hasi ziren kalejiran, konpartsa bakoitza kale batetik abiatuta. Goiko Plazan batuta, erraldoi guztiak batera dantzan egin zuten. Lameran eta Portuzarrean ere, dantzan egiteko aukera izan zuten.
Bermeoko Erraldoien Konpartsako kideek eskerrak eman gura dizkie erraldoikada antolatzen lagundu duten guztiei, bai eta egiten duten ekimen guztietan laguntzen egoten direnei ere.
Txebi Arriagaren argazkiak: