Urte berezia dute aurtengoa herriko hiru kultur taldek; Bermeoko Abesbatza (60 urte), Alkartasuna Dantza Taldea (40 urte) eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa (10 urte) urteurrenak ospatzen ari dira.

Zapatuko uneetako bat
Arrain Azokan batu ziren hirurak, eta batera, emanaldi politak eskaini zituzten herriko leku ezberdinetan. Zapatuan, elkartu egin ziren berriro, oraingoan, Artza frontoian, eta elkarrekin prestatutako ikuskizun berezia eskaini zuten:
Bermio dalako gure mundue.

Bermeoko Abesbatza kantuan
Sarrera guztiak agortuta, txiki geratu zen Bermeoko Artza frontoia. Istorio bat antzeztuta, kanturako eta dantzarako aukera izan zuten hiru elkarteetako kideek. Ikuskizun hunkigarria bezain polita izan zen zapatukoa, eta horren emaitza izan zen bertaratutakoen txalo zaparrada.
Txebi Arriagaren argazkiak: