Urtero legez, bermeotarrak Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako motorrak berotzen hasi dira Almika auzoko jaiekin. Jai egun handia izan zen atzo [irailak 4], Bermeoko auzoan.

Bigarren saria jaso duten bermeotarrak
Lehenengo ordurako jendez gainezka zegoen auzoa. Karpak prestatu eta auzo horretan ohikoa den untxi sukalkirako kazolak prestatzen hasi ziren bertaratutako guztiak. 20 kazolatik gora aurkeztu zituzten txapelketara, eta gozoena Larrauriko Jon Pelirena izan zen epaimahaiaren arabera. Bigarren saria, berriz, bermeotarrentzat izan zen,
Untxia gozuena kazolarentzat, hain zuzen ere.
Umeentzako puzgarriak, nesken proba txapelketa eta erromeria ere izan ziren, besteak beste.