Goizean hasi eta bazkalordura arte baserritarren produkturik freskoenak erosteko aukera izan dute bertara hurbilbu direnek.
Halaber, erreminten zein uso mezularien erakusketa ere egin dituzte.
Eguerdian herriko Euskal Oilo eta Antzarren II. Lehiaketa ikusten ere jende asko batu da, eta horregaz batera, Txinga Erute lehia ere ez dute galdu gura izan.
Euskal Oilo eta Antzarren lehiaketan 6 partaide egon dira, eta horiek 46 oilo eta lau antzar jarri dituzte ikusgai.
Erakusketako oilorik onena Gotzon Arrietarena izan dela erabaki dute epaimahaikideek. Oilo talderik onenaren saria, ostera, Angelutxuko Jose Julian Garatxenak irabazi du.
Irabazleentzako garaikurrekin batera, parte hartzaile guztiek pentsu saku bana jaso dute, San Isidro kooperatibaren eskutik.
Bestalde, Txinga Erute txapelketan
Santxo eta Ainize nagusitu dira.
Santxok 42 untzeko marka lortu du, eta haren atzetik, Urtza baserriko Julen sailkatu da, 14 untzegaz.
Mutilen kategoriagaz alderatuta, nesketan lehia estuagoa egon da. Irabazleak 8 untza 1/2-ko marka egin du, eta Terese Madariaga bigarrenak 7 untzako marka lortu du. 14 urte besterik ez ditu Madariagak eta lan bikaina burutu du.
Mutiletan hamalau parte hartzaile lehiatu dira, eta nesken kategorian zazpi partaide izan dira.
Jai giroan, bertako zein inguruko herritarrak baserritarrez jantzita ibili dira. Gainera, albokarien doinuak izan dituzte lagun goiz osoan zehar.