‘Game of Thrones’ telesailak grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu
Game of Thrones telesaileko zazpigarren denboraldiko eszena batzuk grabatuko dituzte Bermeon, Gaztelugatxeko San Juanen, hain zuzen. Horretarako, begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar dituztela iragarri dute. Hala, Game of Thrones telesaileko segurtasun enpresak aukeraketa prozesua egingo du martitzenean, irailaren 6an, Bermeoaldeko Behargintzan.
Interesa duten pertsona guztiek, hortaz, Bermeoaldeko Behargintzaren (Zubiaur Tar Kepa 26-28) bulegoetara hurbildu beharko dute egun horretan, 10:00etan.
Segurtasun laguntzaile izan gura dutenen NAN aurkeztu beharko dute, eta begirale izan gura dutenek, berriz, NAN eta TIP txartela aurkeztu beharko dituzte.