Ume zein nagusientzako jaia antolatu du Bilbo Salsak zapaturako
Jai herrikoia antolatu du zapatu arratsalderako Bermeoko Bilbo Salsa taldeak, inguruko tabernekin batera. Hala, Erriberan egingo duten jaialdi horretan ume zein nagusiek parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute.17:00etan hasi eta 22:00ak bitartea...
17:00etan hasi eta 22:00ak bitartean, Kubako soinuak izango dira nagusi Erriberan, eta gura duten horiek guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, saltsa eta bachata ikastaroak eskainiko dituzte, doan. Horrez gain, animazioak eta jokoak ere egingo dituzte, besteak beste.
Informazioa banatzen
Hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpaina martxan duen Bermeoko taldeak ere Erriberako jaian parte hartuko du. Hezur-muina emateari buruzko informazioa banatuko dute.