Pello Bilbao seigarren sailkatu da Vueltaren gaurko etapan
Pello Bilbao Caja Ruraleko txirrindulariak seigarren postua eskuratu du, gaur Bilbon bukatu den Vueltaren hamabigarren etapan.
Sprintean erabaki den etapan Jens Keukeleire nagusitu da. 04 ordu, 30 minutu eta 43 segundotan burutu du Los Corrales de Buelnan hasitako 193,2 km-ko etapa. Maxime Bouet frantziarra sailkatu da bigarren eta Fabio Felline italiarra izan da hirugarrena.
Gaur gaurkoz, Nairo Quintana colonbiarra da sailkapen buru, Christopher Froome da bigarrena 54 segundora eta Alejandro Valverde espainiarra Quintanarengandik minutu bat eta bost segundora dago. Bilbao 84. postuan dago sailkapen orokorrean.
Txirrindulari gernikarra maila ona erakusten ari da Vueltan. Domekako etapan esaterako bederatzigarren sartu zen helmugara, David de la Cruzek irabazi zuen etapa eta Bilbao minutu bat eta lau segundora sailkatu zen.
Biharko etapa Bilbon hasiko da eta Nafarroako Urdax-Dantxarinea herrian amaituko da. 213,4 km-ko ibilbidea burutuko dute txirrindulariek euskal errepideetan barrena.