Helduen elkarteak Añanako Gatz Harana bisitatuko dute hileon
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak Añanako Gatz Harana bisitatzeko irteera egingo dute hilaren 17ran. Joan gura dutenek aurretik izena eman behar dute, eta horretarako azken eguna irailaren 6a da.Kultur Etxean eman behar da izena 17:00etatik 20:30e...
Kultur Etxean eman behar da izena 17:00etatik 20:30era dago zabalik. Halaber, bertaratzerik ez daukatenek telefonoz izena eman dezakete: 646 51 87 13.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteko bazkide ez direnak ere joan ahalko dira. Horiek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide direnek, berriz, 25 euro ordaindu behar dituzte.
Hilaren 17an 09:00ean irtengo dira Herriko plazatik.
Ostean, 12:30etatik aurrera bisitatuko dute harana, eta horregaz batera dastaketa egiteko aukera ere edukiko dute. 14:30ak aldera bazkalduko dute, Palacio de Añana jatetxean.