Udako oporraldia jai giroan agurtuz
Barikuan hasi eta domekara arte, 'Udako parranda nagusia' ospatu zuten eatarrek eta udatiarrek. Askotariko ekitaldiak egin zituzten, eta esaterako, zapatu arratsaldeko mozorro jaitsieran jendetza batu zen.Asteburuan hamaika ekitaldi burutu zituzten Ean...
Barikuan hasi eta domekara arte, ‘Udako parranda nagusia’ ospatu zuten eatarrek eta udatiarrek. Askotariko ekitaldiak egin zituzten, eta esaterako, zapatu arratsaldeko mozorro jaitsieran jendetza batu zen.
Asteburuan hamaika ekitaldi burutu zituzten Ean. Gaztelu eta boleibol lehiaketak, kantu poteoak, karaokea, tortilla txapelketa, umeen jolasak, paddle surf estropada… Aspertzeko astirik ez zuten eduki ume, gazte zein nagusiek.Udako oporraldia agurtzeko Udako parranda nagusia ospatu zuten hiru egunez eatarrek eta udatiarrek. Ean uda pasatzen dutenak asteon beraien etxeetara bueltatuko dira, eta bertakoak ere ohiko egunerokotasunera bueltatuko dira.
Esaterako, zapatuan, goizean hasi eta eguerdira arte umeen jolasak egin zituzten, eta besteak beste, Altxorraren bila jolas ezagunean gozatu zuten guraso eta seme-alaba askok.
Arratsaldean, Altxikar kalean hasi zuten mozorro jaitsiera. Handik Jesusen kalera pasatu, eta udaletxe aurretik pasatu ostean, frontoian amaitu zuten kalejira. Askotariko mozorroekin atera ziren kalera ume zein nagusiak: piratak, marrazki bizidunetako eta komikietako pertsonaiak, indioak, karakolak, kirolariak… Batukadaren erritmo bizien laguntzagaz egin zuten frontoirainoko ibilbidea, eta amaieran, txokolatea egon zen gura zuenarentzat.
Iluntzean, playback erakustaldian barre algara ederrak egin zituzten, eta eguna dantzan borobildu zuten DJ emanaldiagaz.