Urdaibaik lidergoa balio duten bi bandera irabazi ditu
Asteburuko bi estropadetan nagusituta, 192 puntugaz sailkapen buru da. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, puntu biko aldea dauka HondarribiarekikoTKE ligan pauso garrantzitsua eman du Urdaibaik asteburuan, Portugaleten irabazitako bi banderekin.19...
Asteburuko bi estropadetan nagusituta, 192 puntugaz sailkapen buru da. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, puntu biko aldea dauka Hondarribiarekiko
TKE ligan pauso garrantzitsua eman du Urdaibaik asteburuan, Portugaleten irabazitako bi banderekin.192 puntugaz sailkapen buru jarri da talde bermeotarra, eta Hondarribia aurkari zuzenari bi puntuko aldea ateratzen dio gaur gaurkoz.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi bakarrik geratzen zaizkie, eta horietako bat etxean lehiatuko dute bermeotarrek irailaren 17an. Azken estropada, berriz, biharamunean jokatuko dute Portugaleten.
19 minutu, 20 segundo eta 22 ehunenetan amaitu zuen Urdaibaik domekako estropada. Orio bigarren txandaren irabazlea sailkatu zen bigarren, 7 segundo eta 46 ehunenera.
Ohorezko txandan nagusitasun osoa erakutsi zuen Bermeoko taldeak. Hondarribiari 9 segundo eta 74 ehuneneko aldea atera zion, San Juani 15 segundo eta 66 ehunenekoa, eta Kaikuri, berriz, 37 segundo eta 24 ehunenekoa. Azken horri kalerik txarrena egokitu zitzaion, eta gogor ordaindu zuten Bizkaitarra-ko arraunlariek.
Zapatuan, ostera, TKE Ligako faborito bien arteko aldea estuagoa izan zen. 19 minutu, 26 segundo eta 32 ehuneneko denboragaz eskuratu zuen garaipena Urdaibaik, eta Ama Guadalupekoa ontziko mutilak haiengandik 2 segundo eta 60 ehunenera sailkatu ziren.
TKE ligaren hasieran gogor jardun zuten hondarribitarrek, nagusitasun osoa erakutsita, baina ligaren azken txanpan talde bermeotarrak zertarako gai den erakutsi du.
Orain arte bederatzi bandera irabazi ditu Hondarribiak eta zazpi Urdaibaik San Juanek bakarra eskuratu du.
Kontxa
Liga amaitu aurretik, baina, urteko hitzordu berezienetakoa daukate asteon arraunlariek. Eguenean Kontxako banderaren sailkapen estropada lehiatuko dute. 17:30ean abiatuko dira emakumezkoak. Hamar talde ariko dira zein baino zein gehiago. 18:00etan hasiko dira arraunean gizonezkoak. 24 talde ariko dira lehia horretan, baina horietatik zazpirentzako lekua baino ez da egongo irailaren 4an eta 11n. Bi multzotan banatuta, erlojuaren kontrako proba egingo dute.