Txurruka Tenienteak itxita egongo da bihar
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, bihar Txurruka Tenienteak etorbideko barandaren zati bat aldatuko dute. Zehatz esanda, goiko botikatik Egañaneko garajera bitartean dagoen zatia.Herritarren segurtasuna bermatu aldera, oinezkoentzako itxita egong...
Herritarren segurtasuna bermatu aldera, oinezkoentzako itxita egongo da zati hori. «Bertatik herritar asko ibiltzen denez, egun horretan espaloi zati hori itxita egongo da. Egun bateko kontua izango da, eta horrez ordez, San Migeleko zubia, Jose Maria Altzibar etorbidea edo Azkiaga kaletik igarotzeko gomendioa egin nahi dugu».
Lanen aurrekontuari dagokionez, 9.000 eurokoa izango da.