Gernika-Lumoko argazki lehiaketa antolatu dute lehenengoz
Lehiaketak bi modalitate izango ditu; atal bakoitzeko hiru argazki aurkeztu ditzakete parte hartzaileek. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 12a daArgazkilaritza gustuko dutenentzako lehiaketa antolatu dute, lehenengo aldiz. Gernika-Lumoko kultur et...
Lehiaketak bi modalitate izango ditu; atal bakoitzeko hiru argazki aurkeztu ditzakete parte hartzaileek. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 12a da
Argazkilaritza gustuko dutenentzako lehiaketa antolatu dute, lehenengo aldiz. Gernika-Lumoko kultur etxeak eta Photoka Gernikako argazkilaritza elkarteak deitu dute aipatu lehiaketa, Euskal Herriko Argazkilaritza Taldeen elkartearen, Maierren eta Madariaga dorretxearen laguntzagaz.Gernika-Lumoko I. Argazki lehiaketak bi modalitate izango ditu, gaiaren arabera. Hala, gai libreko argazkiak jasoko dituzte, alde batetik; eta Urdaibai+Gaztelugatxeko biotopoari buruzko argazkiak, bestetik.
Parte hartzaileek, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango dituzte atal bakoitzeko. Argazki monokromoa edo kolorekoa, edozein modalitate edo laborategi teknika onartuko dituz- te antolatzaileek; baita argazki digitala ere.
Hala ere, antolatzaileek zehaztu dute, edozein kasutan, argazkiak aurkezteko euskarria papera izan behar dela.
Obraren alde txikiena 18 zentimetrokoa izango da, eta gehienez 40×50 zentimetroko passpartout-a erabili beharko dute euskarri modura.
Lanak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da, eta honako helbide honetara bidali behar dira: Gernikako Kultur Etxea Foru plaza, 2. 48300, Gernika-Lumo, Bizkaia.
Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da, eta argazkilari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
Sariak
Kategoria bakoitzeko hiru argazkirik onenek saria edukiko dute: 500 euro, zetazeoak ikusteko txangoa eta diploma bat jasoko dituzte kategoria bakoitzeko irabazleek; 300 euro eta diploma bat bigarren sailkatzen direnek eta 200 euro eta diploma bat hirugarrenek.