Gaztelugatxeko San Juan, Bermeorena
San Juan Degoiladu eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Bermeoko udalbatza Gaztelugatxeko San Juanera joan zen, uhartexka Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatzeko. Jai egun hori ere tradizioz betetakoa da bermeotarrentzat. Modu horretan, Gaztel...

San Juan Degoiladu eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Bermeoko udalbatza Gaztelugatxeko San Juanera joan zen, uhartexka Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatzeko. Jai egun hori ere tradizioz betetakoa da bermeotarrentzat. Modu horretan, Gaztelugatxera joan orduko, Bermeoko Udalbatzak kalejira txikia egin zuen Goiko Plazatik hasita txistularien laguntzagaz.