Bosgarren kopa Athleticentzat
Athleticek bere bosgarren Euskal Herriko Kopa irabazi zuen domekan Real Sociedaden kontra, Gernika-Lumoko Urbieta futbol zelaian. Hasieratik nagusitasun osoz jokatuta, 3-0 nagusitu zen talde bizkaitarra. Eunatek 5. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta ordu...

Athleticek bere bosgarren Euskal Herriko Kopa irabazi zuen domekan Real Sociedaden kontra, Gernika-Lumoko Urbieta futbol zelaian. Hasieratik nagusitasun osoz jokatuta, 3-0 nagusitu zen talde bizkaitarra. Eunatek 5. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta ordu laurdena bete aurretik Maite Orozek egin zuen Athleticen bigarrena. 90. minutuak beteta zeudela, Eunatek sartu zuen 3-0ekoa.