Irailaren 4ra bitartean, festak ospatuko ditu Gautegiz Arteagak. Gazte Egunarekin hasiko dituzte sanantolinak, bihar. Paella txapelketa egingo dute, eta Laukatu, Versus eta Urrats taldeek kontzertua emango dute gauean. Irailaren 1ean, aldiz, bizperada eguna izango dute arteagarrek, eta irailaren 2an San Antolin deunaren eguna. Ohikoa den legez, meza santuaren ostean, kalejiran jaitsiko dira arteagarrak herriko plazaraino. Gauean, Gontzal Mendibil kantariak eta Haitzama erromeriak girotuko dute herriko plaza.
Hurrengo asteburuan –irailaren 3an eta 4an– ere izango dute zegaz gozatu herri horretan. Tortilla txapelketarekin hasiko dute eguna irailaren 3an. 18:00etan, errromerian dantza egiteko aukera izango dute, Egan taldearekin. Eta mozorro desfilea eta lehiaketa 20.00etan hasiko da.

Festen azken eguna izango dute irailaren 4an, eta, jaiei amaiera borobila emateko, ume zein naagusientzako egitaaraua prestatu dute: puzgarriaak, tailerrak, mus eta esku pilota txapelketak, kale antzerkia eta txokolate jana.