San Antolin jaietako kartel lehiaketa antolatu du udalak
San Antolin jaietako kartel lehiaketa jarri du martxan Lekeitioko Udalak. Lanak, , euskarri gogorrean zein digitalean, aurkeztu ahalko dira 2016ko abuztuaren 1eko 13:00ak arte, Eusebio Erkiaga kultur etxean.Udalak jarritako baldintzen arabera, kartelar...
Udalak jarritako baldintzen arabera, kartelaren neurriak 50×50 izan behar dira. Gainera, kartelak, derrigorrez, San Antolin jaiak 2016, Lekitto testua eraman behar du, eta era berean, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertu behar da.
Lekeitioko Udaleko Jai Batzordeak izendatuko du epaimahaia, eta hartzen duten erabakia apelaezina izango dela jakitera eman dute.
500 euroko saria
2016ko abuztuaren 3an emango dute jakitera irabazlea. «Irabazlea zein izan den, eta saria hartzeko eguna eta tokia zeintzuk diren, Udaleko Facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan agertuko da», zehaztu dute. Gainera, epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezakeela aitatu dute, aurkeztutako kartelek behar besteko mailarik ez dutela uste badute.
Sari bakarra izango da, 500 eurokoa, eta Udaleko Kultur Arloa izango da saritutako lanaren jabea.
Beste lan guztiak, berriz, irailaren 19tik hasi eta 30 eguneko epearen barruan jaso beharko dituzte egileek. Horretarako, egilea bera edo hark baimendutako pertsona bat aurkeztuko beharko da kultur etxean.
«Irudietan sexuen arteko oreka islatzea kontuan hartuko da, eta emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko aurreiritzi, jarduera, esaera eta irudiak saihestuko dira», azpimarratu du udalak.