Bedarona auzoko Etxebarriko karobia piztuko dute, zapatuan
Bedaronako Etxebarria karobia piztuko dute etzi. 12:00etan batuta, karobiari buruzko informazioa emango du Jon Larrinaga eatarrak. Azalpenen ostean piztuko dute karobia.14:30ean herri bazkarian elkartuko dira, eta Herriko tabernan eman behar da izena.B...
14:30ean herri bazkarian elkartuko dira, eta Herriko tabernan eman behar da izena.
Bedaronako jai batzordetik baserritarrez jantzita bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.
Orain dela lau urte hasi ziren auzolanean Etxebarriko karobia berreskuratzeko zereginean. Ingurua eta karobia garbitu, eta seinaleak jarri zituzten. Eta bi urterik behin piztea erabaki zuten. «Auzoko karobiak aztertu, eta nahiko egoera onean zegoela ikusi genuen».
Karobi asko dituzte herrian, Bedaronan bakarrik dozena bat atzeman dituzte. Asko egoera «eskasean» daudela zehaztu dute Bedaronako jai batzordeko kideek. Bedaronan dauden karobien artean ibilbide bat egiteko asmoa dute, baina horrek lan handia eskatzen duenez, oraingoz ezinezkoa dela azaldu dute.