Zapatuan [uztailak 23] hasiko da
Urdaibaiko Organoak, Joxe Mari Egileor kontzertuen XIII. zikloa. Arratzu, Bermeo, Busturia, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu eta Mundakako elizetan egingo diren
bederatzi kontzertuetan nazioarteko musikagileak ezezik,
Gurutze Beitia aktoreak ere parte hartuko du, emanaldi berezi bat emanez.
Gaur Euskal Herria Museoan egin duten aurkezpenean, Joxe Benantzi Bilbao musikaria, Gurutze Beitia aktorea, Jose Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkatea eta Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkatea egon dira. Partaide diren udalek sustatzen duten ekimen horrek Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta BBKren laguntzagaz antolatu dute zikloa.
Urdaibaiko Organoen zikloaren antolakuntzan parte hartu duten herrien eta kideek ordezkariak.
Antolatzaileek
aurtengo nazioarteko izaera nabarmendu nahi izan dute. Besteak beste, Oude Kerk eta Hermitage Amsterdam museoko organista titular Matteo Imbruno eta Conciertos de Santa Maria del Pass
o Nazioarteko Organo lehiaketaren zuzendari artistiko Margherita Sccidurlok parte hartuko dute.
Aurtengo berezitasun gisa, Gurutze Beitia aktoreak
Felix Lope de la Vegaren maitasunezko
Ojos ciegos y turbados bakarrizketa errezitatuko du, Gernika-Lumon, Josep Berenguer tenorea eta Benantzi Bilbao organistaren doinuez lagunduta.
Balio kulturala
“Organo hauek bizirik mantendu beharreko balio historiko eta kulturalak dira, baina zoritxarrez, asko mutu daude jada”, azaldu du Joxe Benantzi Bilbao musikari mundakarrak eta ekitaldiaren zuzendariak. Kasu askotan herriak erositako instrumentuak direla ere adierazi, eta
gaur egun horrelako instrumentu bat egiteak gutxienez 500.000 euro balioko lituzkeela nabarmendu du. “Ondasun oso berezia da, mendeetan zehar instrumentu hauek izan duten eboluzioa ikusi daitekeelako”.
Izan ere, zikloak
balio kultural eta liturgiko handia duten eskualdeko organoen garrantzia azaleratzeko helburua dauka. Antolatzaileek, adibide legez, Ereñoko Mikel Deunaren Roques organoa, Ibarrangeluko elizaren Alberdi organoa eta Muxikako San Bizente Martiriaren organoa (1760) –Euskadiko zaharrenetarikoa– nabarmendu nahi izan dituzte, balio horren erakusgarri. Urdaibaiko Organoak zikloetan bakarrik erabiltzen dira instrumentu horietako asko. Herriek eta parrokiek zaintzen dituzte urtean, ahalegin handia eginez. Instrumentu horien balioa azaleratuz, berreskuratzea eta mantentzea ere bilatuko du zikloak.
Egitaraua
-Uztailak 23: Arteagako Santa Maria elizan, 20:30ean. Matteo Imbruno (organoa).
-Uztailak 24: Busturiko Santa Maria elizan, 20:00etan. Margherita Sccidurlo (organoa).
-Uztailak 25: Gernika-Lumoko Mertzedeetako elizan, 20:00etan. Gurutze Bilbao (aktorea) Josep Berenger (tenorea) eta Benantzi Bilbao (organoa)
-Uztailak 30: Ibarrangeluko San Andres elizan, 20:00etan. Luc Paganon (organoa).
-Uztailak 31: Gernika-Lumoko Andra Mari elizan, 20:00etan. Jordi Verges (organoa).
-Abuztuak 6: Arratzuko Santo Tomas elizan, 20:00etan. Lidia Basterretxea (sopranoa) eta Giulio Mercati (organoa).
-Abuztuak 7: Lumoko San Pedro elizan, 20:00etan. Joxe Benantzi Bilbao (organoa)
-Abuztuak 14: Bermeoko San Frantzisko elizan, 20:30ean. Jose Luis Etxetxipia (organoa)
-Abuztuak 15: Mundakako Andra MAri Elizan, 20:00etan. Alessandro Bianchi (organoa).