Uemako herrietan euskara lehenetisko dute bi finantza erakunde horiek. Hala, Bermeo, Busturia eta Eako bulegoetako langileek euskara lehenetsiko dute; beti ere, erdaaldunen eskubideak errespetatuz. Euskararen erabilera bultzatzea du helburu hitzarmenak. Uemako lehendakari Josu Labakak azaldu duenez, arnasguneek euskararentzat garrantzia berezia dute. Finantza erakundeen iritziz, bezeroek hizkuntza hautatu ahal izatea funtsezkoa da zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Hitzarmenaren oinarria, baina, bezeroekiko arreta baino harago doa. Izan ere, Uemak eta haren udalek bi finantza erakunde horiekin izan beharreko harremanak euskaraz izango dituzte. Era berean, bezeroei bidaltzen dizkieten mezuak euskaraz edo elebidunak izango dira, eta txartelaak euskaraz egingo dituzte, bezeroak aurkakoa eskatzen ez badu.
Gainera, hitzarmenak jaso duenz, euskara erabiltzeko kanpainak egingo dituzte Kutxabankek eta Laboraal Kutxak, kutxa automatikoetan mezuak euskaraz egongo dira, eta kartelen %75, guxtienez, euskaraz jarriko dituzte.
Gazteei dagokienez, 30 urtetik beherakoei agiriak euskaraz bakarrik bidaliko dizkiete bi erakundeek; bezeroak eskatuko balu bakarrik jasoko lukete bi hizkuntzatan. Hartara, euskararen erabilera bultzatzu nahi dute, baina eleaniztasuna errespetatuz.